Megalito mota
Trikuharria
Megalito eremua
ALTZANIA
Elementu kopurua
1
Deskribapena
Muskilin mendiaren IMko isurialdeko pagadiaren itzalean harrotutako muino txiki eta harritsu baten gainean kokatuta dago. Neurri handiko bi harlauza nabarmentzen dira lurrazalean, paraleloki lerrokatuta daudenak, bata bestea baino askoz motzagoa. Goi aldekoa zartatuta dago.
Baina ez daude muinoaren gain-gainean, muinoaren Iparraldeko isurialdean pixka bat behera eginda baizik. Tumuluko harritza ez da nabarmena inguruan, nahiz eta landaretzarekin (ahabia) estalita ere egon daitekeen. Neurri handi xamarreko beste harri batzuk badira bi harlosa horietatik gertu, bertako berezko harriak ematen dutenak.
Egiazkotasuna
Ez du egiazkoa ematen
Lurraldea
Garaiera
816 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria
Nabarmena da
Nola iritsi
Urdalur urtegiaren presaren parean dagoen aparkalekutik 200 bat metrora mendian gora abiatzen den pista zabalak gerturatzeko erraztasuna eskaintzen du, nahiz eta muinoa bera bidetik aparte egon. Pista hori Muskilin mendiaren bizkarrera igotzen da. Debekatuta dago autoz igotzea baimena izan ezean.
Komentarioak
Argazki berria erantsi
/modules/custom/mapa/templates/mapa-orohar.html.twig
Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Near targets
MOTTO trikuharria (294 m.) · Orobe koba (871 m.) · Orobeko Haitza mendia (888 m.) ·
Hilharriak taldekoek fitxatua dute
inaxio·k bidalia 2016·ko Urriaren 12·an - 14:56etan·an
Hilharriak taldekoek fitxatua dute ustezko trikuharri hau, baina ez dute benetakotzat jotzen. Ez dut ezabatuko halere, oso nabarmena baita bere itxura, eta aipamen bezala utzi nahi dut hurren aurkitzen duenak ezaguna dela jakin dezan.