Zurazkun mendia

zuriain·k

2016/09/09 - 12:51

Zurazkungo gailurra
Zurazkungo gailurra ©zuriain (20160807)
1350 klik
Altuera:1.199 m
Beste izenak: Morro de la Mosquera
Mendialdea:Aretako mendiak
Abiapuntuak:
  • Azparren
  • Oroz Betelu
Lurraldea:Nafarroa

Azparren eta Oroz Betelu artean gailentzen den goi-ordokian, hainbat haitz nabarmentzen dira larre zabal eta baso ederren artean. Batzuetan ez da guztiz erosoa gailur hauetara iristea, lapiazek, landaretzak eta biderik ezak ozpotatuko baitizkigute urratsak. Nekeak mereziko du, ordea, Aretako mendien bazter hauek ezagutzeaz gain, paisaia erabat irekiak miretsiko baititugu tontorretatik.
Mendi honen azken metroak ez dira errazak, harriak eta ezpelak elkar hartzen baitute gure botak oztopatzeko, baina badirudi hoberena dela Urrizkaingo lepotik abiatzea, alde horretan bidexkak aurkituko baititugu gailurreraino arazo handirik gabe eramanen gaituenak. Emozio handiagoa nahi baduzue, iparretik sartu (ikus gure tracka) eta eskalada erraz baina zirraragarri bat eginen duzue.

Komentariorik ez..

Near targets

Azparrengo elorria zuhaitz aparta (209 m.ra) · Urrizkain mendia (528 m.ra) · Learpuru mendia (661 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints