COL D'ARRAS trikuharria

Iñigo Txintxurreta·k

2016/09/02 - 09:34

3
3 ©Iñigo Txintxurreta (2020-07-24)
871 klik
Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:ASPE
Noiz aurkitua: 2016-08-31
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Sinple luze itxia edota sarbidedun trikuharria izan daitekenak 14 metroko diametroa du. Ganbarak 5 metro luze eta 1.50 metro zabal neurtzen du, hainbat harlauzek osaturik, batzuek bere tokian irauten dutenak eta estalkia hainbat zatitan puskaturik, baten bat ganbararen gainean etzanik.

Iraupen egoera:Oso kaltetuta
Egiazkotasuna:Zalantzarik gabea
Lurraldea:Bearn
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria: Nabarmena da

Komentarioak

    Gaur 2020ko Uztailaren 24ean Arraseko lepoa berriro bisitatu dut, sorpresaz bertako trikuharriaren indusketa zantzuak aurkituz. Indusketaren berririk ez neukan eta momentuz ez dakigu nork egin duen. Monumentuaren garbiketa nabaritzen da, baita ganbara estaltzen zituzten harlauzak kendu dituztela ere. Orain ganbararen sakonera hobeto nabaritzen da eta 2 metroko sakonera ukan ahal du. Indusketa aurten egina dela ematen du eta oraindik ez dutela bukatu suposatzen da. Ea honi buruzko informazioa eskuratzen dugun eta baita indusketaren emaitzaren berri ere bai.

Near targets

COL D'ARRAS tumulua (175 m.ra) · COL D'ARRAS etxola hondoa (519 m.ra) · COL D'ARRAS 2 etxola hondoa (719 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints