Izen arrunta (z):
Apobelarra
Generoa:Verbascum
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Horia
Tamaina gutxienez:40 cm
Tamaina gehienez:200 cm
Garaiera gehienez:1600 m
Ingurunea:
Arekak, basoetako bideak eta soiluneak, ezpondak, itsasertzeko hondartzak. Ia lurralde osoa: U.
Zurtoineko hostoak dekurrenteak dira; loreak galburu-itxurako lukuan daude, zurtoin bakun baten muturrean; anterak harizpiei zeharka edo alboka lotuta daude. Lorezil-harizpiek ez dute ilerik edo gutxi dute; oinaldeko hostoak ia eseriak dira edo txorten labur-laburra dute; zurtoineko hostoak zati luze batean dekurrenteak dira; landare berde-grisaxka.
Komentariorik ez..