Karramitxa mendia

zuriain·k

2016/08/12 - 14:01

Karramitxa mendebaldeko lepotik
Karramitxa mendebaldeko lepotik ©zuriain (20160605)
1063 klik
Altuera:954 m
Abiapuntuak: Sengaritz
Lurraldea:Nafarroa

Iruñetik Loiti mendatera bidean, Izaga ederrak emanen digu atentzioa errepidearen ezkerretara. Ohi bezala, erraldoiaren itzalpean geldituko dira inguruko mendi apalagoak, baina gure bideak, gure herriak, gure geografia ezagutu nahi izanez gero, bigarren (eta hirugarren) mailako gain hauetara ere hurbildu beharko dugu.
Karramitxak ez dirudi txango atsegin bat emanen digun mendi horietako bat. Hala ere, Sengaritz herritik igotzen diren bideak artean egoera nahiko onean daude, eta bidexka batek eramanen digu pinudian galdutako gailurreraino, bidean paisaia interesgarriak ikusiz. Txangoa luzatu nahi izanez gero, ez dugu arazo handirik izanen bidea Ganbella-Sambelles gaineraino luzatzeko. Hain urrun joan nahi ezean, hortxe dugu Lekaun mendixka (928m), nahiko itxita eta interes handirik gabea, edo Saleras gaina, askoz ere erakargarriagoa, tako geodesikoa eta guzti.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints