Altuera:767 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
Urdaitz
Lurraldea:Nafarroa
Esteribar ibarraren iparraldean, Urdaitz herriaren gainean, mendialde zabal bat hedatzen da, Leranotz eta Inbuluzketa herrixken errepideek mugatua. Inguruko gainen antzera, pinudi sarriek estaltzen dituzte mendi hauen hegiak, baina gainaldean larrea nagusitu egiten da. Hiru gain nagusi topatuko ditutu Urdaiztik abiatuz gero: Ermitabizkar (751m), ikuspegi mugatukoa gailur-gailurretik, Inbuluzketa (740), oihantsu eta itxia, teorian tako gedesiko baten kokalekua behar zuena (guk ez genuen aurkitu), eta Aldukain, denetan altuena, pinudiaren bihotzean. Beharbada ez dira inguruko mendirik zirraragarrienak izanen, baina goiz-txango atsegin baterako aukera izan daitezke.
Komentariorik ez..