Ezkina mendia

zuriain·k

2016/04/25 - 14:03

Geziak Ozkaritzko lepoan
Geziak Ozkaritzko lepoan
©zuriain (20160206)
1269 klik
Altuera:455 m
Beste izenak: Ezkina
Lurraldea:Nafarroa

Zizaietako lepotik Y greko baten itxurako mendikate luze bat zabaltzen da hego-mendebalderantz, Bidasoaren ertzeraino amilduz. Mendien behealdea basoz estalita egon arren, gailurrak soildurik daude, txango atseginak ahalbidetuz muinoz muino. Lesakatik datorren GR-11k mendi horiek zeharkatzen ditu, Usategieta lepoa bilatuz, Pirinioetara bidean. Bidasoatik abiaturik, gure botek Etxeburu apala zanpatuko dute lehenik. Gero, Apategi harritsua atzean utzita, Mirazpilepora iritsiko gara. Gainek gero eta altuera handiagoa hartuko dute: Zurgaieta, Ezkututza, Ezkina, Monoko Bizkarra... denak antzekoak, denak desberdinak. Bide beretik itzuli nahi ezean, beti geldituko zaigu aukera Xinaurtegiko gainean zehar behera egiteko.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints