Iñarmeakako kaskoa mendia

zuriain·k

2016/04/01 - 13:24

Bertizko muga, Iñarmeakako gailurrean
Bertizko muga, Iñarmeakako gailurrean ©zuriain (2016-04-01)
1124 klik
Altuera:628 m
Beste izenak: Sarasola
Mendialdea:Bertiz
Abiapuntuak:
  • Sunbilla
  • Bertizko parkea
Lurraldea:Nafarroa

Bertizko parkea inguratzen duten mendiek ferra baten antza dute, hegoaldean irekita dagoelarik. Aizkolegi eta Legate izanik mendirik altuenak eta ezagunenak, beste gainak ahazturik gelditzen dira, eta gehienez ere ospe handiagoko horietara bidean pasatzen dira, bide bazterretik pasatu ere.
Hala ere, Bertizko basoa eta ingurumariak hobeki ezagutu nahi izanez gero, eta mundu guztiak ibilitako bideetatik aldendu nahi izanez gero, hainbat gain izanen ditugu eskura parkearen inguruan.
Iñarmeaka da horietako bat. Bai parkea inguratzen duen mendikateko sokatik, bai Sunbillatik, txango ederra eginen dugu, baso zabalak zeharakatuz eta bide zaharretan barrena ibiliz.
Gailurretik ezer gutxi ikusiko dugu, pagadiak gain osoa hartua baitu: mendi aproposa beraz bero egunetan hurbiltzeko.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints