Skip to main content

Cotiella ibilbidea

ietxaburu·k

2015/11/15 - 20:35

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Saravillo
Zailtasuna
Zaila
Igoera metatua
2550 m
Eskema
Lehen eguna: Saravillo - Basa de la Mora - Armeñako aterpetxoa; bigarren eguna: Armeñako aterpetxoa - Cotiella - Ereta de las Brujas - Santa Isabel - Saravillo
Luzera
31.00 km

Pirineoen ardatz nagusitik kanpo egon eta 3.000 metrora ez iristeak, jende gutxiago ibiltzea dakar. Horrela, beti “hortxe” egon eta noizbait joan beharko nukeen mendia zen niretzat Cotiella. Eta azkenean, aurtengo udaran egun pare bateko zeharkaldia egin nuen bertan.

Zeharkaldia Saravillo herrian hasi nuen. Bertara iristeko, Bielsatik Ainsara doan errepidetik, Plan eta Gistain herrietara doan herrepidea hartu eta 5 bat kilometrora Saravillora desbideratzen dena hartu.

Saravillo herrian (1.000 m), GR-15 bidea hartuko dugu ekialderantz (Barbaruens eta Seira herrietarantz) eta “Lavasar” deituriko aterpetxo/txabolara (1.920 m) iritsiko gara. ( 3 ordu ?) Txabola honetan mahaitxoa eta banku luze bat dagoz baina literarik ez. Ura, minutu gutxira dagoen errekatxotik hartu daiteke, baina purifikatu beharra luke, goraxeagoko belardietan behiak dabiltza eta. Honaraino iristen da baita ere Saravillotik pista bat. Ondorioz auto eta paseotxoak egitera igotako jendea aurkituko ditugu.

Aterpetxo honetatik, hego-ekialderantz joko dugu eta 20/25 minutuan “Ibon de Plan” edo “Basa de la Mora” aintzirara (1.900 m) iritsiko. Oso leku polita, baina zoritxarrez, autoz etorritako turista guztiak bertan daude.

Aintzira hasten den lekuan ekialdeko maldan gora doan bidexka bat bilatuko dugu. Eta 2.050 metroko garaierara iristean, hego-ekialdera dagoen Colladeta del Ibon (2.351 m) leporantz jotzen du.

Lepo hau zeharkatu ondoren, norabide bereko ibarretik jaisten hasiko gara, baina 700 bat metrora berriro eskuinetara joko dugu eta lepotxo bat igaro (Paso de las Garzas, 2.220 m). Orain hego-mendebalderantz dugun “Circo de Armeña”rantz jaisten jarraituko dugu eta halaxe “Refugio de Armeña” aterpetxora (1.860 m) iritsiko gara.

Oso leku polita eta aterpetxoa ere oso atsegina. Zaindaririk gabekoa noski, baina nahiko hornitua; 10 bat lagunentzako mahi eta aulki eta 20 bat lagunentzako litera koltxonetekin. Gainera, 10 bat minutuko bide lau polit batetik, “Ibon de Armeña”ra iritsi liteke.

Bigarren egunean, hego-mendebalderantz dagoen “Circo de Armeña”tik gorantz, ahal den neurrian “cairn”ak jarraituz, “Collado de Cotiella”ra (2.664 m) iritsiko gara (2:30 ordutik behera), azken metroak trepada erraz bat delarik. Tontorra ipar-mendebaldean gainean dugu. Gandorretik ere joan omen liteke trepada bat eginez, baina harria oso txarra eta hautsia omen dago. Beraz motxila astunarekin eta bakarrik nenbilela kontuan izanik, nahiago mendebaldera ordu erdira dagoen “Colladeta de las Neiss” (2.713 m) jarraitu.

Hemendik tontorrera (2.912 m, ipar-ekialdera), beste ordu erdi eskas.

Orain mendebaldera dagoen “Entremon” edo “Ereta de las Brujas” deituriko belardi karstiko zabalera jaitsiko gara. Tontorretik zuzen beherantz mendebalderantz 300 bat metro jaitsita (harritza desatsegina, agian ez aukerarik onena), gero ipar.mendebalderantz ahal den lekutik, “Ereta”raino eta gero ere norabide bera jarraituko dugu “Ereta” eskuinetik inguratuz, noiz behinka eta uste uste gabe kairn batzuk aurkituz, aurrean ikusten den tontor bat (Pico Mobisón Gran) mendebaldetik inguratu arte. “Ereta”ren zeharkaldi hau. 2.400 eta 2.300 metroko garaieran dago.

Aipatutako “Pico Mobisón Gran” ezkerretik inguratzean, lautada atzean utzi eta balkoi gisako bidea da eta laster abereentzako aska bat igaro eta gutxira, ezkerretara beherantz egiten du bideak, hantxe behe-behean ikusten den “Santa Isabel” deituriko aterpetxora (1.535 m), izen bereko mendi-lepo batean. Aterpe honek, mahaia, bi banku luze eta bi lagunentzako litera dauzka eta atzealdean, aska handi bat eta bera betetzeko iturri bat, baino oso ur gutxi ateratzen zela (abuztu erdian). Tontorretik Santa Isabelera ia 4:30 ordu.

Honaraino pista iristen da Saravillotik, baina herri horretara jaisteko, mendiko bidetik nahi nuen, beraz hantxe hasten den bidetik jarraitu nuen. Beherago berriro pistara ateratzean, metro batzuk pistatik eskuinetara eginda, berriro ezkerretara beherantz bidexka bat aurkitu eta handik jarraitu nuen, baina gero ikusi nuen ez zela aukera zuzena izan. Mapetan agertzen denez, pixka bat aurrerago jarraitu behar nuen pistatik egitako bidea hartzeko. Nik hartu nuena, erreka tarte lehor batean bukatu eta bertatik jarraitu behar izan nuen eta Saravillo herriaren sarreran bidearekin bat egin. Santa Isabeletik 1:00 ordu

Oharrak
Oharra: lehenengo eguneko denborak ez dauzkat errejistratuak eta ez naiz ondo oroitzen. 9:30 aldera hasi nintzen eta 15:30 aldera iritsi? 14 km eta 1.450 m. igoera metatua. Bigarren egunekoa luzeagoa da. 7:00 aldera hasi eta 17:00 aldera iritsi, 17,5 km eta 1.100 m. igoera metatua

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2022·ko Martxoaren 10·an - 18:20etan·an

    Bi track fitxategiak beste batean batu ditut, mapan ibilbide osoa erakusteko. Zerrendako lehenengo GPX fitxategia da sistemak mapan erakusten duena automatikoki. Banakako fitxategiak ere hor gelditu dira halere.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi