Iratiko iparraldeko mendietan

ietxaburu-k sortua, 2015, azaroa 14 - 17:57
Ibilbide mota Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Zailtasuna Zaila
ABIAPUNTUA
Eskema Chalet d'Iraty - Okabe - Saroberri- Mendibeltza - Txardeka - Arthanolatzegaina - Escaliers - Bagarkiak - Chalet d'Iraty
Lotuta »Mendibel (mendi) »Okabe (mendi) »Eskaleramendi (mendi) »Iratiko iparraldeko mendietan (track) »Arthanolatze (mendi)
Gora-behera1500 m
Luzera25 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Chalet d’Iraty-n (1.000 m) hasiko dugu ibilbidea. Bertara iristeko, Donibane Garazitik aurrera, Burdinkurutzeta portua igo eta kilometro pare bat jarraitu hegoaldera.

Lehenengo igo nahi dugun tontorra Okabe (1.466 m) da. Horretarako, kilometro ta erdi eskas errepidetik jarraitu hegoalderantz Chalet Pedro atzean utzi arte eta eskuinetara (ekialdera) basotik gorantz GR-10 marrak jarraituko ditugu (marra hauek tontorra baino pixka bat beheragotik igarotzen dira).
Ondoren, mendiaren goialde zabalean iparralderantz kilometro batera, Ilarrita (1.382 m) deituriko lekuan mairu baratzak ikusiko ditugu.
Hemendik, hasiera garbi ez bada ikusten ere, bidexka bat hasten da ipar-ekialderantz basoan zehar, kilometro batera dagoen Col de Sourzay-raino (1.150 m)
Errepidetxoa zeharkatu eta norabide bera jarraituz, aurrean dugun Saroberry tontorrera (1.338 m) abiatuko gara eta handik Burdinkurutzeta lepora (1.135 m) jaitsi.
Orain ekialdera dugun mendilerrora. Ordu erdi pasatxoan, aurreneko tontorra Mendibeltza (1.411 m). Beste ordu erdi pasatxora, Txardeka (1.440 m). Beste ordu erdi Arthanolatzegainara (1.531 m) iristeko eta beste hainbeste Eskaleramendira (1.472 m).
Orain hego alderantz abiatuko gara, Iratzabaleta lepora (1.248 m) eta gero errepidetxo batetik Bagarkiak leporaino (1.327 m).
Orain Larrañetik datorren errepidearekin bat eginda, mendebalderantz jarraituko dugu 700 bat metro Hegitxuria leporaino (1.319 m). Errepidea utzi ondoren, iparralderantz hasten den pistatik GR-10eko marrak lagun, baina berehalaxe mendebalderantz joko du eta txalet pare bat igaro ondoren, emeki emeki jaisten hasiko da, eta geroxeago bideak zigi-zaga malda gehiagorekin, errepidera (1.127 m) aterako da. Berau zeharkatu eta mendebaldera dugun lepotxoraino (1.202 m) GR10-eko marrak lagun.
Hortik ipar-mendebalderantz doan bidea jarraituz, ordu erdian txangoa hasi dugun lekura iritsiko gara

Oharrak:

Zaiala ez da, luzea baizik