Leizeaundia mendia

zuriain·k

2015/09/29 - 13:11

Leuzaundiko gainak
Leuzaundiko gainak ©zuriain (20150928)
1987 klik
Altuera:1.178 m
Beste izenak: Leizaundia

Organbide edo Idopile lepoak bereizten ditu Leizaundiko gainak Saiarriko bizkar luzangatik. Inguru ederra da, aberez eta harrespilez josita, eta oro har erliebe leuna da nagusi, belardi gozoekin. Baina zenbatetan harria nagusitu eta karst malkartsuak jabetzen dira mendiez. Leizaundia harritsua da, ez bere auzoko Urkulu eta Mendilatz bezain deserosoa, baina erliebe karstikoaren ezaugarriak nabarmenak dira. Mendiari izena ematen dion leizea, kasu, gailurraren hego-mendebaldeko sakonune batean dagoena. Bi Nafarroen arteko muga mendi honen gailurraren hegoaldetik igarotzen da, tontorra Nafarroa Beherean dagoelarik.

Komentariorik ez..

Near targets

LEIZEHANDI etxola hondoa (650 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints