Grudo mendia

zuriain·k

2015/09/11 - 12:28

Grudo mendebaldeko bizkarretik
Grudo mendebaldeko bizkarretik ©zuriain (20150910)
1556 klik
Altuera:1.367 m
Mendialdea:Kodes
Abiapuntuak:
  • Kodesko santutegia
  • Kanpezu
  • Unaxuri
Lurraldea:Nafarroa

Kodesko erdigunea den Ioarko erpinak adarrak bidaltzen ditu iparra ez beste norabide guztietara. Mendebaldekoak Sierra Txikita du izena eta Bernedoko mendatean atseden hartzen du, erliebea berriz harrotu eta Lapoblacion haitz ikusgarrian jarraitzeko. Sierra Txikita eta Ioar uztartzen diren tokian, gailur ikustarri bat gailentzen da, Grudo izenekoa, garbi-garbia eta ikuspegi ezin zabalagokoa. Ioarrek bezala, Grudok ere ezproi ikusgarri bat bidaltzen du hegoalderantz, harkaitz zorrotzez defendatua.

Komentariorik ez..

Near targets

Joar mendia (682 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 33·ra, 33 guztira