Altuera:1.127 m
Beste izenak:
Goemendi
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
Itzalzu
Lurraldea:Nafarroa
Abodi mendien lerro nagusitik beste hainbat adar ernetzen dira, ipar eta hegoaldetik. Mendi ederrak izanagatik, ez dira oso ezagunak, baina Goimendi bezala, paraje ezin ederragoak gordetzen dira txoko hauetan. Goimendi (Goemendi, zenbait mendi zerrendatan)ez da oso gain nabarmena. Gaztanbidea mendiak hegoalderantz bidaltzen duen bizkar luzea besterik ez da. Baina Nafarroako bazter ahaztu hauek hobeki ezagutzeaz gain, paisaia zabalak miretsiko ditugu gailur soiletik. Eta "Gartxoten bidea" jarraituz gero, ur jauziez, harpeez eta baso miresgarriez gozatuko dugu.
Komentariorik ez..