Skip to main content

Aldaon mendia

LARRA25·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©Enezubi (20190420)
Altuera
1.411 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Amezketa · Aralarko guardetxea · Gaintza · Intza. (N.)
Lurraldea

Irumugarrietaren aldamenean egoteak ez dio onik egiten mendi honi, metro gutxi batzuen gora-beheragatik bigarren mailan egotea tokatzen baitzaio eta apenas akordatzen diren mendizaleak bere izenarekin.
Larrea eskastu eta karaitza nagusitzen da tontorraren inguruan, baina bidea zaildu gabe. Bere osotasunean igo nahi izanez gero biderik zuzenena Gaintza aldetik abiatzen dena da, Irumugarrieta eta bien arteko lepora igotzen dena Malloetako malkarrean gora. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, berriz, Irumugarrieta nahiz Uakorri aldera jo dezakezue, gandorrari jarraituz.

Mendialdea*
Aralar

Oso gertu (< 1.000 m)

Urgoiti mendia (448 m.) · URGOITI etxola hondoa (506 m.) · Otsoleize tumulua (584 m.) · Kobagaña koba (641 m.) · Intzako Dorrea mendia (812 m.) · Beoain mendia (970 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    alberto·k bidalia 2003·ko Maiatzaren 20·an - 11:51etan·an

    igaratzan izan naiz, eta ez dut batere garbia nondik hartu intza dorrera joateko. harri pare bat topatu nituen igaratzako postetik eskerrera hartuz. hortik iparra aldera jo ezkero ondo noa?
    eskerrik asko.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2003·ko Maiatzaren 24·an - 22:19etan·an

    ez naiz aspaldi izan inguru horretan, baina gogoan dudanagatik, igaratzako postetik aurreraxeago (amezketa aldetik igota bazatoz) jarraitu eta ezker aldera joz gero zuzenean igo zaitezke, zailtasun handirik gabe, intzako dorrera.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2003·ko Uztailaren 17·an - 19:42etan·an

    Joxemiel Barandiaranen _Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca_ liburutik:

    AMABIRJIÑA-ARRI «piedra de la madre virgen».—Peñasco calizo situado en el portillo de Igaratza (sierra de Aralar), junto al camino que de este prado baja al pueblo de Amézqueta. Es un antiguo altar sobre el cual algunos pastores depositan sus ofrendas como obsequio a sus antepasados, siguiendo una costumbre inmemorial.
    Cuentan que sobre ese peñasco apareció la Virgen a un pastorcito de un caserío de Amézqueta llamado Loidi y le pidió que le subiera del pueblo tres tablillas y siete tejas, anunciándole que esta carga no le cansaría. El niño bajó a su casa y contó el caso a sus padres, los cuales tomáronlo a risa y no le permitieron llevar tejas ni tablas. Segunda y tercera vez apareciósele la Virgen, pidiéndole el mismo favor; mas los padres del muchacho continuaron incrédulos e impidieron el cumplimiento de sus deseos. Entonces la Virgen se trasladó a Aránzazu, anunciando que en Loidi nunca faltaría algún manco o paralítico, maldición que, según dicen, no ha dejado de cumplirse. Sobre la peña dejó un hueco o huella de un pie que todavía se conserva. Con el agua de que se llena ese hueco cuando llueve, se santiguan muchos pastores que frecuentan aquellos lugares y hasta depositan monedas en él para alcanzar del cielo alguna gracia. Si el peregrino que va a San Miguel de Aralar, pasa por aquel paraje, debe recoger tales monedas y entregarlas en el santuario del arcángel o en alguna otra iglesia o ermita como limosna de misa o de responso en sufragio de las almas de antepasados. De no hacerlo así, se expone a un castigo del cielo. Cuéntase a este propósito que un muchacho robó una vez el dinero que halló en aquella huella de pie que tiene el rústico altar en su cara superior; mas luego enfermó y no curó hasta que hubo confesado su falta y ordenado que fuese celebrada una misa entregando como estipendio la cantidad robada.
    El tema principal de la leyenda relativa al pastor de Loidi se repite en otra de Aránzazu. He aquí las palabras que le dijo la Virgen:
    Aita zurea Arotza da-ta / Itun bat Eiozu. / Iru latatxo, Zazpi tellatxo / Orain askoko Dituzu.
    (Tu padre, que es carpintero, hazle una pregunta o petición. Tres tablitas, siete tejillas, por ahora bastantes las habrás).

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 30·an - 22:17etan·an

    Beti pentsatu izan dut Aldaonek sekulako gorrotoa izango diola bere kideari, nahiz eta berak ere baduen gustura egoteko zoko zoragarriak.
    Jendea Intzako Dorrean pilatzen den heinean, Aldaonek nekez izango ditu hamar bisita asteburu arrunt batean. Gainera, baliteke Aralar mendizerraren puntarik zailenetarikoa izatea luzeraz bederen; bai Igaratzatik zein Amezketatik bide luzeak baitira. Igoerabide aproposena, baina baita ere maldatsuena, Gaintzatik doana da.
    Azken baserrietatik bada xenda bat belardietan gora tinko doana. Barazilgo lepoa antzeman, bi punten artean dagoena, eta ekin gogor xendari. Bertara iristean, eskubira jo eta hamar minututan Aralarko bigarren altueran egongo gara. Bistak paregabeak. Totalera 3-4 ordu eta ondorio moduan, hurrengo eguneko giharminak.

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2005·ko Abuztuaren 30·an - 15:50etan·an

    Gaur goizean izan gara eta 3 ordu eta 20 minututan burutu dugu txangoa. Gogortasun eta edertasun paregabeko txangoa, pertsona bakarra topatu dugu...
    Harrietan pintura berdearekin markaturiko geziek laguntza eskerga eskaintzen dute, arazo handirik ez izateko. Eguneko notizia txar bakarra, Pirinioak ez ikustea. Saioa eta Adiraino luzatzen zen bisibilitatea. Momentuz ez ditut giharminak somatzen...

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Urgoiti mendia (448 m.) · URGOITI etxola hondoa (506 m.) · Otsoleize tumulua (584 m.) · Kobagaña koba (641 m.) · Intzako Dorrea mendia (812 m.) · Beoain mendia (970 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi