Altuera:700 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mendialdea:Uxue
Abiapuntuak:
- Pitillas
- Murillo el Fruto
- NA-5311 errepidea
Lurraldea:Nafarroa
Txutxu menditik mendikate luze bat abiatzen da hegoalderantz, Murillo el Frutoren gainean amaitzen dena. Goi-ordoki zabal eta erliebe leunekoa da, soroz beteta eta erreka txikiek ebakita. Bigas ez da mendilerroko gainik altuena, baina bertan jarri zuten lehen mailako erpin geodesikoa, seguruenik gain honek lurralde zabalagoa menderatzen duelako. Eta horixe da gain honek eskaintzen duena, paisaia zabalak, eta aukera bat eguraldi kaskarreko egunetarako. 2014ko uztailean sute handi batek inguru hauek erraustu zituen, baina egun ez da arrastorik ikusten gailurraren inguruan.
Komentariorik ez..