Ttutturruko kaskoa mendia

zuriain·k

2015/03/09 - 13:57

Ttutturruko kaskoko gailurra
Ttutturruko kaskoko gailurra ©zuriain (20150308)
1272 klik
Altuera:839 m
Beste izenak: Untxide
Mendialdea:Iparla
Abiapuntuak:
  • Izpegi
  • Baigorri
Lurraldea:Nafarroa

Izpegiko mendatearen iparraldean hasten da Iparla mendelerro luzea. Hasi ere malkartsu eta zorrotz. Izpegi eta Aintziagako lepoen artean, Untxide izeneko gandor estua luzatzen da. Iparlako gailur urruna helburu abiatzen diren mendizaleek ez diete kasu handirik egin gain hauei, eta bidea gailurretatik pasatzen ez denez, tontor hauek nahiko bakartiak izaten dira.
Izpegiko bentaren gainetik dagoen gainak Kuarteleko kaskoa du izena. Iparralderago, Larremear gaina ia oharkabean joanen zaigu. Azkenean, Ttutturuko kaskora iritsiko gara. Kontuz ibili beharko dugu, ekialdeko isurialdea nahiko arriskutsua baita. Hobe dugu ezkerraldetik igarobide errazago bat bilatu, edo gailurra behetik inguratu eta iparraldetik erasotzea.

Komentariorik ez..

Near targets

UNTXIDE harrespila (339 m.ra) · AINTZIAGA harrespila (531 m.ra) · Lauordena / Buztanzelai mendia (899 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints