Skip to main content

Kopakarri Endarako urtegitik ibilbidea

inaxio·k

2015/02/22 - 09:08

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Endarako urtegia
Igoera metatua
450 m
Eskema
Endara urtegia - GR11 - Telleriako lepoa - Kopakarri - Telleriako lepoa - San Anton ermita - Endara urtegia
Luzera
4.50 km
Lurraldea

Ibilbide laburra eta erraza, baina aldapatsua. San Anton ermitaren inguruan dagoen aparkalekuan edo goragoko jatetxearenean autoa utzi eta GR11aren arrastoa bilatu behar da: jatetxearen azpi aldeko larretik abiatu eta Ekialdera jotzen du, erreka-zokotik gehiegi aldendu gabe Telleriako lepora iristeko. GR11aren seinale zuri-gorriak ikus daitezke nonahi.

Telleriako lepoan Iparraldeko bizkarrean gora egiten duen arrasto nabarmena topatuko dugu. Hari jarraitzea aski dugu tontorrera heltzeko. Han hilarri baten itxurako burdinazko txartelontzia topatuko dugu haitzari lotuta, eta ikuspegi zabala. Tontorraren Mendebaldean bidezidor arin bati jarraituz zailtasun handirik gabe bisitatatu daitezkeen beste bi haitz mutur ikusiko dituzue.

Jaitsiera igoerako bide beretik egin daiteke, edo haren parez pare jaisten den porlanezko bidetik. Arrastoak porlanezko bidetik egiten du bera, baina bidea erakusteko baino ez.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
kopako-harri-20150127.gpx 69.59 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi