Plantago media

Jose·k

2015/02/07 - 11:38

Plantain ertaina
Plantain ertaina
©Jose (20140614)
1042 klik

Landare zurtoindunak; hosto oposatuak edo bertizilatuak; galburuen kanduak hostoen galtzarbeetatik irteten dira; korolaren hodia kizkurra eta ilegabea da; hazien barruko aurpegia ildaskatua da (1,2)

 

Zurtoin gabeko landareak; hostoak oinaldeko errosetan edo lurgaineko adartxoen puntetan daude; korolaren hodia leuna da, ileduna edo ilegabea; hazien barruko aurpegia leuna edo ildaskatua izan daiteke (3,4,5)

 

Korolaren hodiak ileak ditu beheko erdian, gutxienez; hostoak linealak edo lineal/lantzeolatuak dira, erdialdean zabalxeagoak oinaldean baino, osoak, edo lakain irregularrak dituztenak, edo zeharo zatituak, eta inoiz ez dute ez zetarik ez artilerik; hazien barruko aurpegia leuna da (3)

 

Korolaren hodia ilegabea da; hosto lineal/lantzeolatuak edo obalak, oinaldean askoz estuagoak erdialdean baino, osoak edo dentikulatuak, ilegabeak, ilaundunak, zetadunak edo artiledunak; hazien barruko aurpegia leuna edo ildaskatua da (4,5)

 

Hosto obalak, euren zabalera halako 3 baino laburragoak, ilegabeak edo ilaundunak; hazien barruko aupegia leuna da (4)

 

Hostoak lantzeolatuak edo lineal/lantzeolatuak dira, euren zabalera halako 5 baino luzeagoak, ia ilegabeak, ilaundunak, zetadunak edo artiledunak; hazien barruko aurpegia ildaskatua da (5)

 

Hostoek txorten estua dute, orriaren erdia bezain luzea gutxienez; lorezil-harizpiak marroi beltzezkak dira, 3 mm baino laburragoak; loreak marroiak dira, ez dira ikusgarriak; kapsulek 6-30 hazi dituzte; haziak 1,5 mm baino laburragoak dira (11)

Hostoek txorten zabala dute, orriaren erdia baino askoz laburragoa; lorezil-harizpi morexkak, oso luzeak eta irtenak, 5 mm-tik gorakoak; lore zuriak, ikusgarriak; kapsulek 2-4 hazi dituzte; haziak 2 mm inguru luze dira (12)

Beste izenak: Plantago badalii
Generoa:Plantago
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Tamaina gutxienez:15 cm
Tamaina gehienez:40 cm
Garaiera gutxienez:80 m
Garaiera gehienez:1950 m
Ingurunea: Lehor xamar dauden larreak eta bide bazterrak
Ugaritasuna: Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: A
Hizkuntza:eu
Izena: Plantain ertaina, Bildots-mihia
Hizkuntza:es
Izena: Llantén mediano

Komentariorik ez..

1·tik 1·ra, 1 guztira