Garnatx mendia

zuriain·k

2015/01/27 - 13:29

Garnatx gaineko gailurra
Garnatx gaineko gailurra ©zuriain (20141220)
1175 klik
Altuera:755 m
Beste izenak: Fontana
Abiapuntuak:
  • Oibarko mendatea
  • Ilunberri
Lurraldea:Nafarroa

Eguraldi kaskarra eta mendia ez dira lagun minak. Beraz, Nafarroan bizi garenok aukerak bilatu behar izaten ditugu lanbroa, euria eta elurra saihesteko. Zangozako merinaldeak Iruñekoak baino lehorragoa izanik, egokia izaten da halako egunetan.
Garnatx edo Fontana gainak ibilaldi labur baterako aitzakia emanen digu. Judasko bentatik abiaturik, edo laburrago egin nahi izanez gero, Oibarko mendatetik, pistetan barrena hurbilduko gara gailur ezezagun honetara. Tontorra haizerrotek harturik dago, baina paisaia zabalak eskaintzen ditu. Bidenabar, mendatea ekialdetik zaintzen duen Santa Zilia gaina ere bisita genezake.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints