Mokorro mendia

zuriain·k

2015/01/12 - 14:17

Mokorro Larrugaindik
Mokorro Larrugaindik ©zuriain (20150110)
1054 klik
Altuera:502 m
Beste izenak: Irakorri
Abiapuntuak:
  • Legasa
  • Narbarte
Lurraldea:Nafarroa

Txaruta-Garmenditik iparralderantz abiatzen den mendikate luzea, Otolo-Demandatik pasatu ondoren, altuera galdu eta Beztizarango herrien gainera amaitzen da, Mokorro eta Larrugain mendietan. Mendi iteresgarriak dira, batez ere txango labur baterako aukera ematen digutelako, ingurune eder eta paisaia zabaleko batean. Borda txikiz zipriztinduriko hegi pikuetan barrena ibiliko gara, eta bide nagusietatik ateraz gero, arazoak aurki genitzake landaretza sarriarekin, uda partean batez ere.
Mokorroko kaskoa -batzuetan Irakorri izena ere ikusten da- harrizko kono dotorea da, paisaia mugatua eskainiko diguna, tontorreraino iristen den basoa dela eta. Harritsua eta malkartsua da.
Mendebalderago, lepo bikoitz batek bereizita, askoz leunagoa den Larrugain bizkarra aurkituko dugu, Mokorro baino altuxeagoa (505m), eta ikuspegi zabalagokoa.

Komentariorik ez..

Near targets

BUNOKO LEPOA tumulua (748 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints