Orraun

zuriain-k sortua, 2014, abendua 9 - 11:22
Garaiera 1154 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.613438, Y.4727041
WGS84 42.685619 N, -1.616614 E.
Beste izenak Carrascal, Urraun, Orraunandia
Abiapuntuak Untzue, Tiebasko harrobiak
Gertu Bagadigorri mendia, Aiurdi mendia, Larrazpileta mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Orraun
Orraunandiko gailurra ©zuriain

Alaitz mendilerroko erpin geodesikoa ez dago, ohi bezala, gailurrik altuenean. Bagadigorriko tontorra landaretzak erdi janda egonik, geodesikoek Orraungo gailur irekia aukeratu zuten erpina jartzeko. Garai batean, bi gailur hauen arteko bidea erabat desagerturik zegoen, eta mendizale gutxi ausartzen ziren Orraundik Pagadigorrira joateko. Egun, bidea balizaturik dago, eta arazorik gabe egiten da trabesia.
Orraundik hegoaldera, mendilerroak Y grekoa egiten du, Orrontz eta Itzula gainak bereiziz. Orraungo gailurretik Iruñerriko paisaia zabalez gozatu dugu... oraingoz haizerrotik gabe.

Irudiak

***



***

***

***

***

***

***


****


****