Bagoiko Kaskoa mendia

zuriain·k

2014/11/11 - 12:36

Urlegi gaina
Urlegi gaina ©zuriain (20140910)
1525 klik
Altuera:802 m
Beste izenak:
  • Bagoi
  • Baguhe
  • Lotseste
Mendialdea:Gorramendi
Abiapuntuak:
  • Amaiur
  • Otsondo
Lurraldea:Nafarroa

Itzulegi lepo ospetsuaren gainean, Bagoiko bizkar belartsua gailentzen da. Otsondo lepoan hasi eta Gorramendiraino iristen den kate luze eta leunaren azken gaina dugu. Gainerakoen antzera, belardi gozoz estalita dago, eta ikuspegi zabalak eskaintzen ditu gailurretik. Otsondotik datorren errepidexkak laburtu egin ditu gain hauetarako txangoak, eta seguruenik ahazturik utzi ditu mendia hauek.
Errepide hau amerikarrek egin zuten, 50ko hamarkadan, Gorramendin jarri zuten erradar eta antenen instalazioetara iristeko. Base txiki bat ere egin zuten Itzulegi lepoan, erradarrak kontrolatzen zituzten soldaduentzat. Basea 1974. urtean eraitsi zen, lehenagotik abandonaturik bazegoen ere. Ez oso aspaldi arte, basearen eta antenen hondakinak ikus zitezkeen, baina protesta anitzen ostean, Baztango udalak estali egin zituen, denon begien onerako.

Komentariorik ez..

Near targets

ZIMIZTA harrespila (997 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints