Skip to main content

Lindus Aldudetik ibilbidea

ietxaburu·k

2014/11/01 - 22:05

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Aldude
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
1225 m
Eskema
Aldude - Urepel - Lindus - Urepel
Luzera
26.00 km
Iraupena
8 ordu

Igoera eta jaitsiera leku desberdinetatik egin nahian, autoa Alduden (370 m.) utzita, mapan errekaren ezker aldetik markatzen duen pistatik Urepeleraino joan nahi nuen. Baina laster etxalde batean bukatu zen eta errepidera atera behar izan nuen. Beraz errepidea jarraitu Urepeleraino eta han jarraitu aurrera erreka nagusiaren eskuinetik (bera eskuinean dugula).

Urepeletik 2,5 kilometrora (+/-), ezkerretik datorren bailara batetik sartzen da (ekialderantz) 200 bat metro, errekatxoa zeharkatu eta berriro mendebalderantz gorantz beste 200 metro eskas. Puntu horretan (490 m.) errepidetxoak hegoalderantz egiten du eta ezkerretara mendiko bidea hasten da eta guk horixe hartuko dugu. Gorantz goazen heinean, aurrean parez pare tontor bat ikusiko dugu (Harriondoko kaskoa 841 m.); bada, ordu laurdenera, bere eskuinetik jarraitzen duen bidea utzi eta bere ezkerretik inguratzen duen malda txikiko bidea bilatuko dugu hego-ekialderantz (600 m.). Ordu laurden ondoren hartu eskuinetara mendebalderantz ateratzen den bidea eta kaskoaren ia tontorreraino jarraitu. Hortik aurrera bizkarra hego-ekialderantz jarraituz errepidetxo bateraino iritsiko gara (900 m.). Jarraitu gorantz norabide berean eta Urtaray tontor zabalaren ezkerretik eta bera eta Lindus artean dagoen Burdinkurutzeta lepora aterako gara (1.092 m.). Azken malda igo eta tontorrean lubaki lauki baten aztarnak ikusiko ditugu (?).

Jaitsiera, HRPk jarraitzen duen bidetik egingo dugu.

Leku beretik hasiko gara itzultzen, baina Urtaray tontorra ezkerretara utzi eta bizkarra hartzen dugunean, bertatik jarraituko dugu Hauzay leporaino (965 m.), igoeran (900 m.tan) aurkitu dugun errepidetxo berera. Orain ipar alderantz, basotik, errepidetxotik edo bere gainetik doan bizkarretik, eta ordu erdi ondoren Teilary lepora iritsiko gara (932 m.). Hurrengo helmuga, bi kilometro ipar-mendebaldera dagoen Meharroztegi lepoa izango da. Bost minutu pasatxo errepidetxotik jarraitu eta ondoren bere ezkerretik doan bizkar laua jarraitu. Gero beherantz pagaditik eta Meharroztegin gaude (738 m.). Hurrengo helmuga, 1,5 km. ipar ipar-mendebaldera dagoen Mizpira lepoa dugu (832 m.). Baina tartean Errola tontorra (907 m) dago. Bi aukera: gainetik edo pixka bat igo ondoren, eskuinetik inguratzen duen bidexka. Mizpira lepoan gaudela, gainean ipar aldera, Otsamunho tontorra dugu (901 m.), baina ezkerretik inguratuko dugu (mendebalderantz) beherantz hasten den bidetik. Ordu laurden pasatxoan lepo batera (682 m.) iristean, iparralderantz okertu eta kilometro erdiko bide laua eginda bizkartxo batera iritsiko gara. Bere ipar aldetik pixka bat beheragotik doan pista zabalera jaitsi eta beherantz (mendebalderantz) errepidetxo batekin bat egin arte. Jarraitu eta errepidetxoak hegoalderantz egiten duenean beste bost minutu jarraitu eta eskuinetara (mendebalderantz) ateratzen den bidexka hartu. Bizkar baten eskuinetik hamar bat minutu eta Lepeder izeneko lepotxo (493 m.)batera iritsiko gara (usategia ?). Berau zeharkatu eta zuzen beherantz eta hamar minutuan Alduden gaude

 

Arrastoa
Eranskina Tamaina
lindus.gpx 215.35 KB
lindus.trk 272.41 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi