Lamari mendia

zuriain·k

2014/10/28 - 12:02

Artziko Santa Maria
Artziko Santa Maria ©zuriain (20141023)
1192 klik
Altuera:824 m
Mendialdea:Otsa
Abiapuntuak: Artziko Santa Maria
Lurraldea:Nafarroa

Elke menditik hegoaldera, mendikateak altuera galtzen du, eta garaierarekin batera, interesa ere gutxitzen zaiola erranen luke baten batek. Izan ere, gain hauek apalak, landaretza deserosoz estaliak, eta paisaia murritzekoak ematen dute.

Artziko Santa Mariatik abiatzen den pistak Muniaingo mendatean jarriko gaitu pare bat bueltatan. Hortik hegoalderantz, lehen Arizgorri gain txikia eta pistan aurrera, Lamariko gaina aurkituko dugu. Pistatik desbideratu eta azken zatia batzuetan desagertzeko mehatxua egiten duen bidezidor batetik eginen dugu. Gailurra irekia da, ezpelez josita, baina erosoa. Hortik hegoalderantz, Eskisun gaina eta Otsa herri despopulatura iritsi gaitezke pista hartuta.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints