Altuera:969 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mendialdea:Aralar
Abiapuntuak:
- Lakuntza
- Lizarrusti
Lurraldea:Nafarroa
Aralar hegoaldean bigarren mailako hainbat gain aurkituko ditugu, harritsu eta latz bezain ezezagun. Gipuzkoara hurbildu ahala, mendia are malkarrago bihurtzen da, eta pistek bide zaharrei uzten diete tokia. Aragungo harrateak Algorri eta Gainolarri gainak bereizten ditu. Haraino bide egokiak iristen dira, baina gailurrak bisitatu nahi izanez gero, bidetik atera eta malkarretan gora egin beharko dugu. Merezi du ahaleginak, Aralarko bazter bakarti hauek ezagutuko ditugu eta.
Komentariorik ez..