Latasa - Argain - Mundumalkorra - Erga ibilbidea

inaxio·k

2014/08/20 - 21:14

2040 klik
Abiapuntua: Latasa
Zailtasuna: Zaila
Igoera metatua:800 m
Eskema: Latasa - Argain - Artola - Mundumalkorra - Erga - Trinitatearen ermita - Erasorako jaitsiera - Latasa
Luzera:13.00 km
Iraupena: 5 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Nafarroa

Zurianek egindako proposamenari jarraituz, hainbat aldaketarekin. Irakurri aurretik Zuriainen azalpenak ezer erabaki aurretik.

Ibilbide zaila dela jarri dut Artola eta Mundumalkorra arteko tartearengatik, zeharbide aldapatsua baita, lurra baino ez tarte askotan. Bustia baldin badago ez da erraza izango zutik egotea! Makila eta bota gogorrak komeni.

Arreta jarri behar da jaitsieran Eraso aldera jaistean, jarraitzen ari garen bide nagusitik atera egin behar baita. Aurrerago, Malaungo borden inguruan, bada tarte bat nahiko zikina, sasiak hartua, basotik saihestu behar dena. Eta bide ugari gurutzatzen dira aurrerantzean ere, adi arrastoari! Zailtasunak saihestu nahi izanez gero, Eraso aldera jaitsi eta topatuko duzue han beste bide bat Latasara itzultzeko ("Herrien arteko xenda" izeneko bidea).

Wikiloc IDa: 7591504
Ergako Latasa aldeko igoera
Arrastoa:
EranskinaTamaina
latasa-mundumalkorra-erga-2014-8-20.gpx148.35 KB

Komentariorik ez..

1·tik 36·ra, 36 guztira