Otsopasaje mendia

zuriain·k

2014/05/19 - 13:52

Otsopasajeko gailurra
Otsopasajeko gailurra ©zuriain (2014-05-19)
1225 klik
Altuera:720 m
Beste izenak: Otsopasaketa
Abiapuntuak:
  • Latasa
  • Eraso
Lurraldea:Nafarroa

Imotz ibarreko Latasa, Eraso eta Etxaleku herrien artean, gain ez oso nabarmenen katetxo bat zabaltzen da. Pagadiek erabat estaltzen dituzte mendi hauek eta bai bertan bai mapeta ere, ez da erraza punturik gorena harrapatzea. 1987ko Nafarroako mendien katalogoak Soto izeneko gailur bat kokatzen zuen hemen, Latasa eta Eraso artean dagoen Añoa gainari erreferentzia egiten ziona seguruenik. Nafarroako Gobenuko mapek puntu geodesiko baten berri ematen dute gailur horretatik hurbil, baina guk ez genuen deus aurkitu. Seguruenik, gailurrik interesgarriena Otsopasaje izenekoa da. Ez da altuena, baina nolabaiteko lerdentasuna du.
Aukera ederra ehiztariek bakarrik ezagutuko duten mendialde bat bisitatzeko.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints