Bizkailuze mendia

zuriain·k

2014/03/12 - 11:44

Gorospil Txikia
Gorospil Txikia ©zuriain (20140308)
2583 klik
Altuera:704 m
Mendialdea:Mondarrain
Abiapuntuak:
  • Ainhoa
  • Otsondo
  • Laxia

Hegoaldean Otsondoko inguruetan hasi eta, iparraldean, Mondarrain (edo, zehazkiago, Ezkondrain) amaitzen duen mendikate luzeak gain interesgarri andana ditu. Antsestegi (803m) da gailurrik altuena, baina seguruenik Mondarrain/Arranomendi izanen da askorentzat interesgarriena, harrizko tontor zorrotzak ematen dion itxura ederragatik. Kateko gailur gutztietatik gozatuko dugu ikuspegi zabalez, bai Lapurdiko kostaldetik, bai Pirinioetako gain handietatik.
Bizkailuze du izena Lizartzu eta Mondarrain lotzen duen bizkarrak. Hemen gailurraren koordenatuak jarri baditugu ere, mendizaleek arreta handiagoa eskainiko diote Gorospileko gailur bikiari, hegoalderaxeago dagoena.

Komentariorik ez..

Near targets

GOROSPIL harrespila (950 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints