Skip to main content

Aiztondo mendia

zuriain·k

2014/03/11 - 10:52

Aiztondoko malkarrak | ©zuriain (2014-03-11)
Altuera
709 m
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Uharte Arakil
Lurraldea

Uharte Arakilen gain-gainean Aiztondoko burkaila gailentzen da eta ostiko baten antzera eusten die bere gandor luzeaz Aralar aldeko malkarrei. Lehen begiratuan erakargarria izanik ere, badirudi Aiztondok ez duela mendizaleen arreta handirik jaso. Alde batetik igoera garbiena "jaitsiera" da, San Migeleko bidetik atera eta beherantz jo behar baita. Bestetik, zailtasun handirik ez badago ere, biderik ez dago gailurreraino iristeko. Hala ere, merezi du 300 metroko ertz erosoa zeharkatzea Aiztondoko gailurreko talaiara iristeko: Sakana osoa izanen dugu begien bistan, saien konpainia bakarrarekin. Bidean, Harriko Zuhaitza ikusiko dugu: haztean harkaitz bat harrapatu eta airean jaso duen zuhaitz bitxia.

Ez dago argi seinalatzerik zein den tontorra, hainbat muino harritsu edo arkaitz nabarmentzen dira gandorrean, baina ez dago baten bat bereziki gailentzen denik. Aski izango da seguraski baten batek harri pila egoki bat edo txartelontzi bat jartzea denok hura ontzat emateko.

 

Oso gertu (< 1.000 m)

Haritz harrijasotzailea zuhaitz aparta (350 m.) · Santa Maria Zamartze eraikina (403 m.) · ARTZABAL trikuharria (661 m.) · Santa Luzia eraikina (742 m.) · Uharte Arakil zubia (815 m.) ·

Ibilbideak

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Haritz harrijasotzailea zuhaitz aparta (350 m.) · Santa Maria Zamartze eraikina (403 m.) · ARTZABAL trikuharria (661 m.) · Santa Luzia eraikina (742 m.) · Uharte Arakil zubia (815 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi