SoroluzetaEnviado por zuriain el 2014, Febrero 24 - 09:14.
![]() Andaradia Jaitzeko bidetik ©zuriain Genbeko mendatearen ekialdean, Andiak adar luzea bidaltzen du hegoalderantz, Gesalazko ibarra bitan banatuz. Gain guztiak mediterranear erako landaretza trinko batek estalita daude, erliebe malkartsua estaltzen duena. Izan ere, adar honen ekialdeko isurialdean, higaduraren eragina nabarmena da, Las Trampas izeneko malkar ikusgarriek erakusten dute mendia literalki desegiten ari dela. Antzeko garaierako bi gailur daude Ezpeldiabazter iparraldean eta Soroluzeta hegoaldean. Lepo batek bereizten du azken gailur hau Andaradia (1001m) izeneko gaindik.
|
![]() |