ALTO DE LEJAZAR trikuharria

inaxio·k

2013/12/21 - 17:29

Alto de Lejazar trikuharria, Urkabustaiz
Alto de Lejazar trikuharria, Urkabustaiz ©Xirikando (20160427)
1540 klik
Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:SIERRA DE GIBIJO
Noiz aurkitua: 2001
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Trikuharri laukizuzena. 10 metroko diametroa eta 1,20 metroko garaiera duen tumulo borobildua,
kareharrizko harzabalez eta lurrez egina. Ganbaran bi harlauza gordetzen dira, batak 0,94 metroko luzera, 1,03 metroko garaira eta 0,40 metroko lodiera du.
Bigarrren harlauza hautsita dago. Metro karratu bat baino gehiagoko azalera duen eremu bat mugarritzen dute. Ez da indusketarik ezagutzen, baina ganbara hutsik dago.
Norabidea 114º.

Iraupen egoera:Nahiko egoera onean
Egiazkotasuna:Zalantzarik gabea
Lurraldea:Urkabustaiz
Garaiera:853 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria: Nabarmena da
Nola iritsi: Gibijo mendizerraren erdigunean. Gibilloarrate herritik Hego-Ipar norabidean mendizerrrara igotzen den bidean.
Erdibidean mendizerraren erdigunean. Ondoan dituen Lejazar Gaina, Lejazar Hegoa eta Lejazar tumuluarekin
batera hilerri megalitiko bat osatzen du.
Mendizerra hegotik iparrera zeharkatzen duen erdiko bidearen gain 10 metro goratzen den gaintxo batean.
Lejazar Iparra trikuharritik 100 metrora.
Beste izenak: Lejazar 3 centro, Lejazar Gaina

Komentariorik ez..

Near targets

LEJAZAR SEPTENTRIONAL trikuharria (146 m.ra) · LEJAZAR 4 tumulua (414 m.ra) · LEJAZAR MERIDIONAL trikuharria (555 m.ra) · UNZA II tumulua (636 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints