Skip to main content

GR 123 Bizkaiko Bira

Jose·k

2013/11/01 - 18:05

5286 klik

Sopelako Munarrikolanda Mendi Taldeak bost urtetako iraupena izango duen ekimen bat jarri zuen martxan 2012an. Urte bakoitzean etapa batzuk eginez, GR 123 Bizkaiko Bira burutzea da helburua.

Itzuli bat denez, hasiera eta amaiera finkorik gabea, Sopela inguruan hasi eta itzulia erlojuaren horratzen noranzkoan egitea pentsatu zen. Lehenengo irteera Sopela eta Plentzia artean egin genuen, baina etapa baten erdia baino ez zenez izan, etapa osatu arte ez dut igoko. Horrela ba, Plentzia hartu dut gure Bizkaiko Biraren abiapuntu bezala.

Etapak egin ahala, azalpenak igo eta ondorengo zerrenda osatzen joango naiz:
1. etapa: Plentzia – Bakio
2. etapa: Bakio – Sukarrieta
3. etapa: Laida – Ispaster
4. etapa: Ispaster – Ondarroa
5. etapa: Ondarroa – Urkarregi
6. etapa: Urkarregi – Ermua
7. etapa: Ermua – Kanpazar
8. etapa: Kanpazar – Arrazola
9. etapa: Arrazola – Ubide
10. etapa: Ubide – Orozko
11. etapa: Lendoño Goitia – Aloria

Komentarioak

• Avatar

inaxio·k bidalia 2013·ko Azaroaren 5·an - 19:46etan·an

Gustua ematen du zure ibilbideen orriak ikustea, Jose. Ze dotore!

• account_circle

Jose·k bidalia 2013·ko Azaroaren 9·an - 13:30etan·an

Eskerrikasko Inaxio! Lan pixka bat ematen du azalpena, argazkiak, arrastoa, mapa, estekak, eta beste detaile guztiak jartzeak, baina emaitzak merezi duelakoan nago.
Beste hiru etapa eginak ditugu jada, eta ari naiz haien informazioa prestatzen, webgunera igotzeko. Eta laugarren bat, aurtengo azkena, bi aste barru izango dugu. Itzulia burutzeko bide luzea daukagu aurretik oraindik ere, baina pixkanaka blog orri hau osatzen juango naiz.

• account_circle

Jose·k bidalia 2014·ko Urtarrilaren 6·an - 10:51etan·an

Ermua eta Kanpazar artekoarekin igo ditut 2013an egindako etapak. 2012an Plentziatik Sukarrietara joan ginen 2 etapatan. 2013a Urdaibaiko itsasadarraren beste aldean hasi genuen, Laidako kanpinaren ondoan, eta 5 etapatan Kanpazar mendatera iritsi gara.

Guztira 130 Km egin ditugu jada, eta 17 tontor zapaldu: Ermua, Urizarmendi, Jata, Burgoa, Garbola, Katillotxu, Atxarre, Atxurkulu, Otoio, Kalamendi, Tontorramendi, Kalamua, Garagoiti, Akondia, Urko, Erdella eta Intxorta. Zenbait herri bixitatzeko aukera ere izan dugu: Plentzia, Armintza, Bakio, Sukarrieta, Natxitua, Ea, Ispaster, Lekeitio, Mendexa, Ondarroa eta Ermua.

2014an, beste 5 etapatan, Gordexolaraino iristeko asmoa dugu. Lehenengo hiruretan Udalaitz, Anboto eta Gorbeia igoko ditugu, tarteko beste zenbait tontorretaz gain. Eguraldia lagun badugu (azkenaldian ez da horrela izan...), ibilaldi ederrak izango dira!