Skip to main content

Malmasinerako biderik laburrena, Buiagoititik ibilbidea

JAG·k

2013/10/08 - 00:03

Abiapuntua
Buiagoiti auzoa (Bilbao)
Zailtasuna
Erraza
Igoera metatua
142 m
Eskema
Buiagoiti-Malmasin-Buiagoiti
Iraupena
30 minutu

Bilboko Zamakola kale luzearen azkenerantz, biribilgunean eskumatara, Ollargan parkera joaten da. Aurrera jarraitu eta Donostiarako autobidearen azpitik igarotzen da errepidea. Gorantz doa, Gasteizko autobidea eskuman paralelo, autobidearen gaineko zubira heldu arte. Zubitik autobidearen beste aldera igaro barik, ezkerretara Buiagoiti auzorako errepidetxoa hasten da (seinalea, Buiagoiti auzoa), bidegurutzean bertan dago aparkatzeko lekua (150 m altu). Buiagoitiko errepidetxoa 100 m jarraitu eta bidegurutzea ezkerretara (seinalea, Buiagoiti auzoko lau atari zk.), 700 m gehiago asfaltoaren gainetik eta Buiagoitin (220 m altu) gagoz. Abiapuntua da, baina behean aparkatzea hobe. Zutabetxo bi dagoz pistatik autoak pasatzea eragozten, hortik jarraitu oinez aldats barik. Berehala pista zabalago batera helduko gara, gorantz jo. Pista gainaldera heltzen danean (10 min), beherantz egiten dau, baina gu, jaitsi barik, eskuman diagonalean hasten dan bidezidorretik sartuko gara, jarleku batzuk dagozan lekutik igaro, estalpetxo baten ondotik aurrera gero, eta, Gazteluko gandorretik, gure ezkerretik datorren bidezidor zabaltxoago batera helduko gara (15 min). Gora egin, alboetarantz urteten daben bidezidorrak baztertuta, eta tontorrean (25 min).

Oharrak
- Denborak asko laburtu leitekez.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi