Abiapuntua:
Udala (Arrasate)
Zailtasuna:
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:700 m
Eskema:
Udala - Udalatx gandorra - Besaide iturria - Udala
Luzera:10.00 km
Iraupena:
4 ordu
Ibilbide mota:
Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Udala aldeko igoera tipikoa, aldapa pikoan gora. Gandorraren zeharkaldia eginez Besaide aldera jaisten da, gero Hegoaldeko isurialdea zeharkatuz itzultzeko.
Igoera gogorra da, sigi-saga eginez artadian barrena lehendabizi, agerian gero, gandorrera heldu arte. Jende asko badabil, erne ibili beharra dago ibiltariek amildutako harriekin, harri ugari baita bidean. Eta euria bada, erne loia eta boten igurtziarekin leundutako harriekin.
Gandorrean arreta jarri beharra dago arrastoa galdu gabe; eta lainoa bada, zer esanik ez, tontorra amildegiz inguratuta baitago.
Itzulerako zeharkaldia ibilbide atsegina da, gora-behera gutxikoa.
Bidean ikusi beharrekoak:Udalatx
Arrastoa:
Eranskina | Tamaina |
---|---|
udalaitz-zirkularra.gpx | 261.77 KB |
Komentariorik ez..