Karramiztegi mendia

zuriain·k

2013/05/15 - 13:50

Karramiztegi
Karramiztegi ©zuriain (2013-05-25)
1522 klik
Altuera:955 m
Mendialdea:Belateko mendiak
Abiapuntuak: Belate
Lurraldea:Nafarroa

Txaruta-Demanda katearen ekialdetik, Karramiztegi mendi ez oso nabarmena gailentzen da, Belateko errepide zaharraren zaindari.
Pagadi zabalez goitik behera estalita, inguru horretako gailurrik zailenetakoa du Karramiztegi, harkaitz eta ezpel anabasa batek ederki babestuta. Ez da beraz baztertzekoa Mikel Belaskok ematen duen teoria: karramizta (baztarenaz, arramazkada) hitzetik datorkiola mendi honi izena. Eta argi ibili ezean, karramizta ederrak hartuko ditugu gailurrera iristeko ahaleginean.
Ekialdetik joanez gero, hobe dugu bidetik ez atera bi gailurren arteko lepoaren azpian egon arte. Gero, zorte onarekin, bidexkak aurkituko ditugu ezpel labirintuan. Trackean ikusiko duzue guk egindako ibilbidea. Mendebaldetik jaitsi ginen: garbiago dago, baina trukean, pendiz handia dago. On egin!

Komentariorik ez..

Near targets

KARRAMIZTEGI harrespila (484 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints