Skip to main content

Uliako itsasertzeko bidea, San Pedrotik ibilbidea

inaxio·k

2013/03/31 - 18:59

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
San Pedro
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
900 m
Eskema
San Pedro - Faro de la Plata - Itsasertzeko bidea - Talaia bidea - Almirantearen gotorlekua - San Pedro
Luzera
12.00 km
Iraupena
4 ordu
Lurraldea

Uliako itsasertzeko bidezidorrari jarraitzen dio, San Pedrotik hasi eta Talaiako bidearekin topo egin arte. Gero hari jarraituz itzultzen da San Pedro aldera, mendiaren bizkarrera igo arte (ikastolatik gertu). Han bizkarretik jarraitzen du Almirantearen gotorlekutik paseaz, aurreraxeago Hegoaldeko hegian behera San Pedrora jaisteko.

Bidea bihurria da eta gora-beheratsua, itsas-bazterreko amildegiak direla-eta. Zenbait lekutan markatutako xenda utzi eta itsasertzeraino jaisten da, begiratu bat emateko. Ubide zahar baten tunel estu bat pasatzen du tarte batean, baina zuzena denez, amaiera erraz ikusten da eta ez da argirik behar.

Adi bidearen hasierari Faro de la Platako aparkalekuan. Farora ezin da joan, debekatuta dago (2013ko martxoa).

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
ulia-20130309.gpx 151.62 KB
Oharrak
Arrastoak amaitzen den aparkalekuan bertan hasi beharko luke, baina ahaztu egin zitzaidan GPSa abiatzean piztea. Nahikoa da halere errepide nagusiari jarraitzea, uretatik aldendu gabe, ez dago deskuidatzerik.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi