Altuera:516 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
- Gares
- Obanos
Lurraldea:Nafarroa
Erreniagako gainek Garesko eta Izarbeko bailararen ortzemuga iparradetik ixten dute, mila metro pasatxoko harresi batekin. Hegoaldetik, berriz, erliebea ez da hain nabarmena eta gainak ez dira 500-600 metroak baino altuagoak.
Hala ere, Arnotegi eta bere anaia Argurutz talaia ederrak dira inguruko herri eta haranen gainean. Txagoak ez dira oso mendizaleak izanen, haizerrotek, pistek eta alorrek mendia erabat hartu baitute, baina batez ere eguraldi kaskarreko egunetan, Iruindarrok eskertzen dugu halako gainak gertu edukitzea.
Komentariorik ez..