Skip to main content

Grand Gabizos ibilbidea

ietxaburu·k

2012/11/21 - 15:23

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Circo de Litor
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
1419 m
Eskema
Circo de Litor, Larue txabola, Gran Gabizos
Luzera
15.00 km
Iraupena
8 ordu

Igoera honen kokapena, “Col d’Aubisque” eta “Col de Soulour”en artean dago. Bertara iristeko, “Lourdes”tik “Argeles-Gazost”a joan eta han, “Col d’Aubisque”erako errepidea hartu. Lehenengo Col de Soulour (1.474 m) igotzen da eta gero zertxobait beherantz 2,5 km. gutxi gora behera, tuneltxo bat baino 150 m. lehenago. Hasierako puntua baino 200 m. lehenago, auto pare bat aparkatzeko lekua dago.

Errepidetik (1.359 m.) gorantz bidea hartu (hego aldera), hasieran zuhaitz artean eta gero belarditik, baina beti malda gogorrean. Gero mendiz inguratutako lautada batera iritsiko gara eta han txabola bat ( Cne. de Larue) ikusiko dugu. (1.978 m.), eta aurrean, kareharrizko harresi zabal bat bailitz, Grand Gabizos eta zertxobait ezkerrerago Petit Gabizos. (1,15)

Hego aldera jarraituko dugu gorantz eta gero hego mendebalderantz, mendiaren mendebaldera dagoen leporaino (Col de Peneblanque 2.550 m. 1,15). Orain ekialdera biratu eta kilometro bateko luzera duen gailurretik joko dugu. Toki pare batean edo, trepada erraz errazaren bat egin behar da, baina Pirineotan ibiltzen den batentzat inolako arazorik gabekoa. (1,00)

 

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
gran_gabizos.gpx 179.6 KB
gran_gabizos.trk 227.18 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi