Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Pista zabaletan barrena doa ibilbidea gehienean, baina baditu bere zailtasunak.
Igoeran, zuzenean Bertizko barrutian sartu beharrean pista berari jarraituz, aldapan ezkerretara egin (borda bat dagoen bidegurutzean) eta bizkarrera jotzen du, Paretazar gainaren mendebaldeko lepora (Iparleko lepoa). Handik aurrera ere tarteko gainetako bideak zakarrak eta aldapatsuak dira, oinak lurrera lotuta igo beharrekoak gehienean.
Eta zergatik ez jarraitu bide nagusiari? Debekatuta dagoelako Bertizko bailaran bizikletaz sartzea bide horretatik. Oronoz-Mugairi aldean dagoen parketxetik Plazazelaiko lepora doan bidea bakarrik egin daiteke, antza denez, bizikletaz. Dena dela, ikusten denez, txirrindulariak badabiltza bide horietan gora eta behera.
Kontuz ibili beharreko beste tarte bat Aizkolegiko pista nagusitik Plazazelaira jaisten den bidea da, oso pikoa baita, bizikleta gainean jaisteko.
Jauregia bera ere bertara ez gerturatzeko esaten duten panelez inguratuta dago, eta ez da harritzekoa, egoera tamalgarrian baitago.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
aizkolegi-2012-9-9.gpx | 170 KB |
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig