Skip to main content

Antxon eta Agurtzane ibilbidea

JFdeA·k

2012/05/31 - 17:03

Abiapuntua
Dorletako SanJuanzar
Eskema
San Juanzar-Makatzgain-Lizargarate lepoa-Alabita-Mugarriluze-Aumategi edo Zaiturri-Olaburueta-Maruatx-Ezate lepoa-Andarto-Degurixa-Atxulo-Aranguren txiki-Arangurenzuloa-Makatzgain-San Juanzar
Iraupena
6 ordu

Aspaldiko toki ezagunak atzera ere ikusteko gogoarekin (Mugarriluze, Aumategi, Andarto, Aranguren), pagadi orriberriztupetatik ibiltzea, eta batez ere Degurixa bailara zoragarria ikustea abiatu nintzen M.aldetik, San Juanzarretik.

Bideek egunetik egunera, urtarotik urtarora zerbait berri izaten dute beti. Oraingo honetan ibilaldi honek aukera eman zidan Degurixan Antxon eta Agurtzane ezagutzeko.

Beraiei esker inguruko hainbat izene eta istorioren berri eman zidaten:

Atxulo begia, urkiatarren txabolaren istorioa, gurdibideak, astobidea, ikazkinen txabolen aztarnak, mugarriak, Karlistaldia, Aranguren inguruko alerzeen landaketa eta erreketa, pagadiaren eta artzainaren arteko harremana, bide zaharren erosotasuna, iturriak.

Antxon Etxabe eta bere emaztea Agurtzane Degurixa eta inguru guztiko tradizio jagoleak, eskerrik asko bihotz-bihotzez

Komentarioak

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi