Skip to main content

EAEko monumentuen mapa

inaxio·k

2012/03/17 - 09:48

2807 klik

Euskadi.net webguneko monumentuen databasea jaso eta mapa gainean jarri dut, erreferentzia gisa erabiltzeko. Hauxe duzue helbidea: http://www.euskal-herria.org/node/24725.

Bertan jasotzen dira lege aldetik nolabaiteko babesa edo izaera berezia duten monumentuak. Ez daude tartean aurrehistoriako monumentuak, hortan gure databasea osatuagoa da. Asko eta asko hirigune historikoetan pilatzen dira, baina beste asko lurraldean barrena sakabanaturik daude. Ez dut ezagutzen gainontzeko lurraldeetarako antzeko bildumarik, baina izanez gero, esaidazue, gustura emango nioke begiratu bat.

Komentariorik ez..