Skip to main content

Bizkaiko batzartokietatik ibilbidea

JFdeA·k

2012/03/04 - 12:59

Abiapuntua
Gernika
Zailtasuna
Erraza
Eskema
Gernika-Lumo-Sanmartin-Zallobenta-Bizkaigane-Gorbeia-Sollube-Sancristobal
Iraupena
6 ordu

Bilbon metroz abiatu nintzen Boluetaraino Bermeorako trena hartzeko.

Boluetatik Gernikara trenez, eta trengoltokitik Gernikako Juntetxe aldamenetik Lumo elizatera. Ez litzateke hobe Lumoko Juntetxea deitzea, batzarrak Lur Lauan egiten ziren-eta, eta horiek martxan jarri zirenean eguneko juntetxea Lumoko eliza zen.

Gernikako ikastetxeen kontra Lumorako galtzada dugu.

Lumotik Sanmartinera, eta horretatik Errigotiko Madalena auzora. Errigotin batzen hasi ziren lehenengoz Bizkaiko elizateak.

Madalena auzotik Zallobentara, eta bertotik Bizkaiganera. Hau ikuspegia!! Fakzistek bertotik bonbardeatu zuten Bilbo eta Bizkaia.

Gorbeia baserri bila abiatu naiz, Sollube magalpeko bidean.

Arrieta-Altamira errepidea hartu Altamirarako norabidean, eta mendebaldera jotzeko lehen aukeran bertatik aurrera egin errepidetik kanpo, lehenengo Altamiraraino, eta jarraian Sankristobalera.

Bilbora trena hartu berriz, eta bidean gure aurrekoekin ametsetan, "izan zirelako gara-eta, eta garelako izango dira".

Komentarioak

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi