Skip to main content

Vallegrull-en Mendebaldera ibilbidea

JFdeA·k

2011/11/20 - 11:03

Abiapuntua
Losako San Pantaleon
Zailtasuna
Erraza
Eskema
Losako San Pantaleon-Las Callejuelas lepoa-Las Corralizas lepoa-Juncal-Haitz zuria-Quintanilla Montecabezos-Rufrancos-Calleros baseliza-El Agujero haitza-Haya-Cotalbo-Barreron lepoa-San Pantaleon
Iraupena
6 ordu

Itzulera honetan baliatu izan gara 85 IL-az, eta Baldereko aldeko Anderejo mendi zerratik buelta eman dugu.

San Pantaleonetik Rufrancos herriraino 85 IL-etik joan gara. Horrek aukera eman digu haibat bailara izkutuak ezagutzeko. Bat aipatzearren Juncal-ena, gezurra dirudi horrelako leku gordea existitzea baso horien artean.

Rufrancos herritik Calleros baselizara jo dugu. Hau tokia! Udazkenak makalak liraindu egiten ditu, eta euren kolore nabarrak azpimarratu.

Ataka gainditu ostean M-rako bidea hartu El Bardal lepora eta Agujero haitza.

Lepo horretatik esku-eskura dago Vallegrull tontorra.

Gure helburua beste bat da gaur, eta M-ranzko norabidean Haya eta Cotalbo tontorren bila abiatzen gara. I.ra Baldereko bailara eta H-ra Merindades ditugula.

Azken horren ostean pista baten laguntzaz Barreron leporaino heltzen gara. Losa bailara begi bistan dugu, eta aurrez aurre goizeko abiapuntua eta helmuga: San Pantaleon.

Barreronetik aldatz beheran San Pantaleoneraino

Oharrak
Bisitatu San Pantaleoneko baseliza eta Atlantea.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi