Garmo Negro ibilbidea

ietxaburu·k

2011/11/03 - 13:58

1451 klik
Abiapuntua: Panticosako bainuetxea
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:1400 m
Eskema: Panticosako Bainuetxea-Garmo Negro
Luzera:11.00 km
Iraupena: 8 ordu
Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik
Lurraldea:Huesca

Panticosako Bainuetxeak aurrean duen aintziraren ipar-ekialdeko hormaren gainetik igaro eta bertan zuzen gorantz hasten da bidea (1.640 m).

Hasieran pinu artean, baina ordu erdira, pinuak arintzen eta larreak irabazten hasiko dira. Bidea inolako arazorik gabe jarraituz, pixka bat aurrerago, eskuinerantz egiten du baina berriro gorantz zuzen ekiteko. Ordu eta erdira, bidea bitan banatzen da: eskuinekoak gorantz zuzen “Pondiellos”eko lepora eta ezkerrekoa ezkerretara dagoen arantxo batean sartzen da. Azken aukera jarraituz, arantxo horren burura joan behar da eta bide arrasto bat baino gehiago izan arren, eskuin aldetik belardi txikiak lotzen doan bidexkatik, “cairn” batzuk jarraituz, erraz iritsiko gara (2.550 m). Orain gorantz baina eskuinerantz (ipar alderantz) joan behar da, Garmo Negro eta Argualas tontorren artean, lepoa irudikatuz, dagoen zokogunearen azpiko aldera eta gero harritzan gorantz (mendebalderantz).

Zokogune honen atarira iristean (2.850 m), tontorra ipar aldean izan arren, bide arrastoak ipar-mendebalderantz jotzen du, aurreraxeago eskuinera okertuz, tontorrera iristeko.

 

Bidean ikusi beharrekoak:Garmo Negro
Arrastoa:
EranskinaTamaina
garmo_negro.trk206.18 KB
garmo_negro.gpx162.93 KB

Komentariorik ez..