Urdalur - Kipular - San Adrian - Naparraitz ibilbidea

inaxio·k

2011/10/30 - 16:41

2579 klik
Abiapuntua: Zegama eta A1 bidegurutzea
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:800 m
Eskema: A1 eta Zegama arteko bidegurutzea - Urdalur - Kipular - Illarragorri (sahietsetik) - Larrebil - San Adrian - Beunda - Garagartza - Zegamako errepidea
Luzera:33.00 km
Iraupena: 5 ordu
Ibilbide mota: Mendiko bizikletaz

Urdalur aldeko bailara inguratzen duen bidea, nahiko erosoa eta zabala gehienean. Zailtasun haundienak Kipular eta Illarragorri aldean daude, ez dut bide argirik ikusi eta izango dira nik egin dudana baino aukera hobeak seguraski. Ehiztari asko dabil egunotan eta bideak nahiko lohituta zeuden tarte batzuetan. Tarte hau saihestu nahi izanez gero urtegiaren amaiera eta gero aldapan gora Illarragorriko gainera igotzen den pista bilatzea aski duzue, pista zabala da eta aldapa xamurrekoa. Illarragorriko tontorretik hegoalderako hasierako jaitsiera zakar hori pasatuz gero ez da zailtasun larregirik gelditzen bidean.

Wikiloc IDa: 2171250
7: Garagartzako haitza

Komentariorik ez..