Skip to main content

Bailaratik bailarara: Harana-Lana ibilbidea

JFdeA·k

2011/06/19 - 10:13

Abiapuntua
Haranako Ulibarri
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Eskema
Ulibarri-Otzamendi-Gastiain lepoa-Gastiain-Narcue-Narcue lepoa-Otzamendi-Ulibarri

Ibilaldi honekin bi lurralde ezberdinetako bi bailara lotu gura izan ditut: Arabako Harana bailarako Ulibarri, eta Nafarroako Lana bailarako Gastiain eta Narcue.

Bailara horietako biztanleek hartuemana izan zuten Arnaba mendi zerratik, eta bailaren arteko bideetako bi lepoetatik(Gastiain eta Narcue)zeharkatu ditut.

Abiapuntua eta jomuga Haranako Ulibarri herria izan da.

Arnaba mendi zerrara jo dut, eta Otzamendi gaina ostean Gastiain lepotik izen bereko herrira jaitsi naiz. Gastiain herritik Narcue herrira jo dut. Por zierto, halako aldea laboreak askoz aurreratuagoak bailara honetan, eta Narcueko gerizak markakoak!

Narcueko lepora igo dut, atzera bere Arnaba mendi zerrara, eta gainaldetik Otzamendi gainera bueltatu naiz, eta bertotik Ulibarrera.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi