Murruta zista

Beste izenak Arbitarte.
Mota Zista.
Eremua IGORIN - AKOLA.
Aurkikuntza Inaxio Elizegi (2011-01-06)
Kokapena
· Alt.: 366 m.
· WGS84 43.217078 lat., -1.896445 long.
· ED50 30T X.589738, Y.4785722
· Kokapen zehatza (~25m)
Egiazkotasuna Zalantzazkoa.
Gertu Oberan mendia, Santiago ermita, San Sebastian ermita, San Martín eliza.
images
Murruta
4 ©inaxio

Azalpena

Ezohiko lekuan eta ezohiko moduan dagoen monumentua da, izan ere arkaitz haundi baten gerizan dago eta nahiko leku estuan. Bata kanpo aldera eta bestea barru aldera okertuta dauden bi harlauza luze lurrean sendo sartuta daude, eta arkaitzaren horma eta beste harri txikiago batzuekin osatzen dute kamara txiki bat. Inguruan tumulu-antzeko bat osatzen duen harripila bat dago, aldapan behera amiltzen hasia.

Irudiak






Ez dut ikusi orain arte era

Ez dut ikusi orain arte era honetako trikuharririk, baina nolabait deitu behar eta hala deitu diot. Lekua harritsua da oso, megalitogintzarako egokia den harria da gainera, baina oso leku aldapatsua da eta bizkarretik aldapan behera amildutako harritzarrak ugariak dira isurialde guztietan. Ea zer iruditzen zaizuen zuei.