Skip to main content

Lasarte - Azkorte - Buruntza ibilbidea

kanekepa·k

2011/01/02 - 00:57

Abiapuntua
Lasarte Oria
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Eskema
Lasarte - Azkorte - Buruntza
Iraupena
2 ordu 30 minutu
Lurraldea

Lasartetik Buruntzara Azkorte ermitatik.

Lasarteko Basaundi auzotik Urnietara joateko errepide aldapatsua hartu. 300 metro eginda, errebuelta fuerte bat bukatzean, eskuinaldera hartu behar da. Ezkerraldean utzi bi etxe, segi gorantz. Hurrengo bidegurutzean eskuinaldera hartu behar da (txapa ondulatuz egindako txabolatxoa ezkerraldean utzita). Bide laua da hori, minutu gutxi batzuk ibili eta porlanezko errepidetxo batera heltzen dena. Ezkerraldera jo, segi hortik errepidetxoa bukatu arte (eskuinaldean, aldapan, Lasarteko azken etxetxoak ikusiko ditugu). Errepidetxoa amaituta (bost bat auto aparkatzeko tokirik dago) segi norabide berean zuzen. Bide horretan hainbat puntutan lokatza aurkituko duzu. 10-15 minututan Azkorteko ermitara helduko zarete. Urnieta herria eta Adarra mendia azalduko dira ezkerraldean.

Ermita pasa gorantz eta zelaian gora doan eskuinaldeko bidezidorra hartu. Segi hortik gora, mendiaren ertzetik gutxi gora behera, mendiaren " gandorretik "... gailurreraraino. Porlanezko gurutze handia dago eta Andoain ikusiko duzu aurrerago, behean. Atzera begiratuta erraz ikusiko dituzu Usurbil, Lasarte eta Donostia.

Guztira bi edo hiru zati daude aldapa bizikoak, harri-artean ibiltzekoak, bestela erraz igotzen da. Igotzeko ordubete eta erdi pasatxo behar da.

Atsegina da ingurua. Dena ez da pinua, hosto zabaleko zuhaitzak eta belardiak ugariak dira bidean.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi