Skip to main content

Olharria-Nethe ibilbidea

JulenZ·k

2010/12/12 - 02:02

Abiapuntua
Olharria lepoa
Zailtasuna
Erraza
Igoera metatua
240 m
Eskema
Olharria lepoa - Nethe - Olharria
Luzera
1.70 km
Iraupena
45 minutu

Larzabaletik Maulerako bidea hartuta, Oskaxe mendatean gora, eskuinetik, Hozta herrira eroango gaituen errepidea hartuko dugu. Hamar bat kilometro egingo dugu ibar eder batetik eta Hoztara helduko gara. Gainean, gure eskuinean, dagoen mendia Nethe dugu, eta bertatik abia gintezke. Baina are errazagoa izango da, errepideari eutsi, 'Col des Palombieres' norabidea markatzen duen kartelari jarraitu, eta bidean gora egin kotxez. Bost bat minutuz gora egin, eta gure eskuinera baserri bat ikusiko dugu, Olharria, apur bat aurrera egin, eta bidegurutze batean, kartelak 'Lekunberri, col des palombieres' dioen lekuan, kotxea utz dezakegu. Atzera egin, eta han dugu, oso-osoan, Nethe mendia.

Bidea erraza eta nabaria da. Atzerantz eginda, Olharria baserrira joango gara. Bertaraino joan, eta asfaltoa amaitzen den lekuan, lurrezko pista bat hasten da, laster gora egiten duena haritz eta gaztainondo artean.

Nahikoa dugu pista horri jarraitu gora heltzeko. Laster zuhaitzak desagertu eta belarra eta iratzea besterik ez zaigu geratuko. Pista bidexka bihurtzen da, beti oso nabaria. Goiko aldea zabala eta soila da, eta erdian ikusiko dugu tontorra markatzen digun harri multzoa.

Ikuspegia zabala eta ederra da. Zuberoarekin muga egiten duen Arbaila aldea parez pare dugu

Mendi polita umeekin joateko, edo luzeago egiteko.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi