Skip to main content

Oskia/Bizkai eta Illunbeta Otsobitik ibilbidea

zuriain·k

2010/09/22 - 08:19

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Otsobi
Zailtasuna
Erraza
Lurraldea

Otsobi herriaren sarreran dagoen harrizko murru baten parean hasiko dugu txangoa. Haren azpian hasten den pista hartuko dugu iparralderantz. Berrehun bat metro aurrerago, langa batekin eginen dugu topo. Bertan margoturiko markari kasu eginez, ezkerretara joko dugu. Bideak tentsio handiko kableen azpian pasatzen da pare bat aldiz, sigi-saga, eta basoan sartzen da. Basoan mendebalderantz joanen gara bidetik eta luze gabe mendiaren gainaldera aterako gara, bidegurutze batean (585m).

Oskiako bizkar luzean gora eginen dugu, malda handirik gabe eta ehiza postuen ondoan igaroz.

Marka zuri-gorriek Peña del Mayo-ren ondora eramanen gaituzte, Atondo herrira jaisten den bidea alde batean utziz. Guk aurrera jarraituko dugu, gainaldean barrena. Luze gabe gailurreko buzoiak begiztatuko ditugu. Paisaia zabaldu egiten da eta Iruñerriko eta Sakaneko mendi eta herriak ikusiko ditugu.

Mendebalderago joz, Gaztelu eta Txurregi mendien ikuspegi ederra ikusiko dugu, Oskiako atakaz bestaldean.

Atzera eginen dugu etorritako bidetik, lehen aipaturiko bidegurutzeraino (585m). Ekialderantz egiten duen bidea hartuko dugu. Berehela, hari elektrikoen azpian, bira egin eta ipar-ekialderantz eginen dugu behera. Lepo batera iritsiko gara (632m) Sanmigelarri izeneko munoaren azpian. Muino hori ezker aldetik inguratzen duen bidea hartuko dugu, eta beste lepo batera iritsi (620m). Bidegurutze horretan iparrerantz joko dugu basoan sartzen den bide batetik. Berehala, ezkerretara kairn batzuk ikusiko ditugu. Bidexkak Illunbeta mendia inguratzen du hegoaldetik. Gailurraren inguruan bidexkak galdu egiten dira, baina basoak ez du zailtasunik jarriko. Gainaldeko txarrantxaz bestaldera pasatu eta gailurrean izenen gara. Ideia ona da iparrerantz jarraitzea, mendiaren ertzetik, paisaia zabaldu eta Irurtzun inguruko gainak ikusteko aukera izanen baitugu.

Etorritako bidetik itzuliko gara Sanmigelarri hegoaldeko leporaino (632m) Orain pista zabal bat hartuko dugu ekialderantz. Pistak Oskiako bizkarra ekialdetik inguratu eta Otsobira jaitsiko gaitu inolako zailtasunik gabe.

On egin!

Arrastoa
Eranskina Tamaina
bizkai-ilunbeta.gpx 124.81 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi